lunes, 21 de enero de 2013

NIRE ESPERIENTZIA

INPUIN KONTAKETA (PRCTIKUM II)


Ondorioak eta hausnarketa

 

 

Praktikak amitu eta berriro lanari ekiditeko ordua da. Esperientzi ikaragarria izan da.

 

Gelara sartu eta haurrak  ipuin bat entzuten ari ziren lasai eta arreta handiz. Ni egon naizen gelan ipuina astean lau egunetan kontatzen zen. Normalean, bi hilero aldatzen zuten haurrak ez aspertzeko ipuin horrekin eta gaiarekin zerikusia zutena lantzen zuten. Ni heldu nintzenean, “Olentzero” ipuina ari ziren lantzen gero nirea lantzen hasteko, hau da, “Kolreen Mundua”.

Nik eginiko ikerkertaren ondorioz, ipuin bat kontatzea ematen duena baino zailago dela konturatu naiz. Komunikazio honen bitartez haurraren lasaitasuna, arreta, kontzentrazioa…lortu eta erakutsi behar diegulako.

Adinaren arabera ere, oso ezberdina da ipuina kontatzea eta zenbat eta txikiagoekin oraindik eta zailago, hauen arreta erraz galtzen delako. Kontalariak zenbat eta onomatopeia, keinu, tonua…aldatzea oso garrantzitsua dela konturatu naiz. Nik eginiko gelan, estereotipo hauek erabiltzea oso baloitsua izan da, bestela aspertu egiten ziren. Egun batean, konprobatu nahian, ipuina irakurri egin nuen eta haurrak segituan beraien artean hitz egiten hasi ziren.

Ipuin-kontaketaren ostean, haurrekin jolasadia egitea oso garrantzitsua da. Honela ikusten dugu haurrei interesgarria iruditu zaien edo aspertu egin diren eta baita beraien emozioak ikusten ditugu.

Nire klasean bazekiten noiz ziren ipuina kontatzeko egunak eta eguna iristen zenean gelara sartu eta bakoitzak bere lekua hartzen zuten ipuina entzuteko. Denak hasten ziren “IPUINA” oihukatzen eta ipuinarekin iristen zinenean isiltasuna nabaria zen, lasai egoten ziren.

Irakaslea ipuina kontatzen zuen aulki txiki batean jarriz, hau da, beraien altuera berean. Ipuina amaitu arte denak isilik egoten ziren eta hitz egiten bazuten irakasleak eginiko galdera bati erantzuteko izan ohi zen. Bestela norbait hitz egiten hasten zenean, tonua altxatzen zuen eta isildu egiten ziren.

Amaitzeko esan, ikusi dut oso ezberdina dela hasieran kontatu edo handik bi astetara kontatu. Haurrek ipuina badakitenean isiltasun osoa egotea zailagoa dela ikusi dut. Beraiek kontatzeko gogoa edukitzen dute baina beraien ilusioa bertan jarraitzen du, hau da, ipuina entzuteko gogoz.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario